lunes, 31 de agosto de 2009

Kirola eta Musika

Gorputz hezkuntzak umearengan, gaztearengan duen garrantzia aztertzen gauden honetan, alor desberdinak jorratu ditugu, moralak, etikoak eta hausnarketarako balio duten bideoak jarri ditugu aipaturiko alor horien adibide gisa.
Gorputz hezkuntza zer den aztertu dugu, sexismoa, autoritatea, lehiakortasuna, umorea, talde lana... bere atzetik joan dira.
Goitik begiratutako perspektiba orokor batekin hasi eta gai konkretuagoetara jo dugu blog honen sarrera bakoitzean.
Bada atal hau, musikak eta kirolak duten lotura, duten magnetismoa, isladatzeko erabiliko dugu.
Psikomotrizitatea lantzeko lagungarri bikaina da musika.
Gurasoen zalantzarik handienak sortzen dituzten bi aukerekin egin dugu talka. Zer izango da hobeago nire umearentzako, musika lantzea, kirolen bat praktikatzea. Zer izango du gustoko?
Argi dago, umeek, gazteek, biak betetzeko kapaz direla.
Bide honetatik sartuta beraz, musika eta kirola, kirola eta musika, hezteko lagungarri direla argi utzita, haien artean dagoen lotura azaltzera abiatuko gara.


Musika, erritmoa markatzeko eta motibatzeko lagungarririk egokiena da. Aerobic, fitness, acuaerobica, aerobiking, spinning,... Hamaika kirol sortu dira azken urteetan, kirola eta musika elkarrekin doazenak.

Argi dago, edozein musika mota ezin dela aparteko diziplina batean erabili. Funtsezkoak diren beroketa lanak, entrenamendua eta relax momentuak erritmo desberdinak dituzte. Musikak, bihotz taupaden erritmoa eramaten duela esan genezake.

Kirola, mugimendua da, eta erritmoa soinuaren ordena denboran zehar bezala definitu dezakegu. Aerobic-eko eskola edo sesio baten arrakasta, aukeratutako musikaren araberakoa izango da. Irakasleak arreta askozaz handiagoa lortuko du, musika egituratzen duten elementuak ondo erabiltzen baditu, hau da, egin behar diren mugimenduak edo koreografia (kasu honetan) musikaren erritmora egokitzen badira. Soinua eta mugimendua baliokide edo osagarri izan daitezke eta ondorioz, gorputz mugimenduak erritmo egitura batean honako osagai argi baten laguntzaz osatzen da: musikaren abiadura, denbora.

Denbora pultsu musikalaren batazbesteko frekuentzia da, minutuko beat kopurua (BPM = minutuko kolpe kopurua), musikaren abiadura, alegia.
Zuzenean eragiten du entrenamenduaren intentsitatean, gainera mugimenduen abiaduran zuzenki eragiten du, ariketaren burutze egokian laguntzen duelarik.
Ideia moduan honako erritmoa eramaten da normalean entrenamendu edo aerobic sesio baten:

  • Beroketa: 130 -140 BPM artean.
  • Kardiobaskular fasea: 140-160 BPM artean.
  • Muskuluen egokitzapen fasea: 124 - 134 BPM artean.
  • Lasaitasunerako itzulera: Musika lasaia
Koreografía aipatu dugu lehenago. Bere laguntzaz entrenamendu aerobikoa egin daiteke. Bere inguruan aipamen txiki bat egitearren esan genezake mugimenduen sekuentzia konbinatu bat dela, musika erritmo jakin batekin, non bere helburua, lan aerobikoaren garapena intentsitate limite batzuen barruan sartzea den.

Esaten ari garen guztia borobildu nahian, musikaren eragina aktibitatean honakoengatik sortzen da:
  • Ariketaren burutzean eragin eta bultzatzen du, kontzentrazioa lagunduz.
  • Ikaste prozesua hobetzen du.
  • Etekina hobetu dezake.
  • Sentimenduak, adierazpenak eta sormena bideratzen ditu.
  • Kitzikapen edo lasaitasun funtzioak baliatzen ditu.
Adibide gisa eta aurreko ataletan egin ohi dugun moduan bideo bat aurkezten dizuegu; musika, mugimendua, gorputzaren ezagutza, erritmoak eta psikomotrizitateak bat egiten duten esparru txiki bat:






miércoles, 26 de agosto de 2009

Taldeka jokaturiko kirolak

Gorputz Hezkuntzaren garrantzia da blog honen izena eta horren ildotik gorputz hezkuntzarekin, kirolarekin, bizitzarako guztiz beharrezkoak eta garrantzitsuak diren balore asko ikasten eta lantzen direla erakutsi nahi dugu atal honetan. Batez ere pertsona baten hezkuntzan ikasteko iturri oso baliogarri baten laguntzaz, Taldekako kirolak.

Michael Jordan-ek bere‘ Mi Filosofía del Triunfo’ liburuan hauxe esaten du:

Txapelketak irabazten hasi ginenean (Lehiaketa, lehiakortasuna), hamabi jokalarien (taldea) arteko akordio bat izaten zen. Guztiok genekien zeintzuk ziren betebeharreko eginkizunak. Gure erantzunkizunak eta gaitasunak ezagutzen genituen. …

Eta prozesu honetan, taldekako kirol baten barnean, eta gorputz heziketa nagusi den giro batean berekoikeria desagertzeko prozesu batean sartu egiten gara (pertsona moduan egoki hazteko balore garrantzitsu bat).

Taldekako lanen, kirol taldeen, empresen azken finean, arazo printzipala izaten da. Beti nahi izaten dugu postu hobe bat. Beharrezkoa deritzogu zentzu horretan bakoitzak zertarako "balio" duen jakitea, onartzea eta bereganatzea. Guztiok ez gara talde baten buru izateko gai, guztiok ez daukagu indar berdina edo aldaketak momentu egokian egiteko egiten aztertzeko ahalmena.

Horregatik da hain erakargarria kirol talde baten mundua. Besteengandik ikasteko aukera sortzen, aginteak eman eta jaso egiten dira etengabe, zorionetik eta zorigaitzera (kirolean ari naiz noski) segundutan pasa gaitezke. Laguntasuna, besteekiko arreta, errespetua... Gorrotoa ere aipa genezake, izan ere, ez gara beti %100-ean gustora ibiliko guztiekin. Hika-mikak ere askotan sortzen dira, baina urteak aurrera doazen heinean, autokontrol ariketa hori hobetzen ikasten da.

Azken finean, giro osasuntsu baten murgilduta, bizitzarekiko ikuspuntuak jasotzen diharduko du gazteak konturatu gabe.

Diziplina. Beste hitz magiko bat. Erabakiak nahiz eta zuzenak edo okerrak izan, norbaitek hartu behar ditu beti. Eta onartzen jakin behar diren kontuak dira horiek. Hori esango nuke nik dela diziplina.

Argi dago giza faktoreak zailak direla nahasten. Helburu garbi baten falta, konpromezua, buruzagi oker bat...

martes, 25 de agosto de 2009

KIROLA eta UMOREA

Zaila izaten da lotura hau. Txikitatik irakasten da irabazten, irabazten eta...irabazten. Salbuespenak salbuespen noski. Baina kirol mundua, heziketa fisikoa azken finean, umorez hartzen ikastea oso garrantzitsua dela deritzogu. Hona hemen kirolarekin zerikusia duten umore sketch barregarri batzuk.




Atal honek, aurrekoan lehiakortasunaz hitzegiten zuen atalarekiko kontraste bat sortzea du helburu. Biak loturik joan daitezkela argi dago baina askotan ez da hala izaten. Oreka da ardatzik egokiena zalantzarik gabe eta mugak non dauden argi ikusten erakusten bazaio umeari, gazteari...gaitzerdi.

Bi bideoak, bakarkako kirolak dira, non lehia hori, umore hori, "arerio"-rekin izaten da. Aurrerago, hurrengo atalean hain zuzen, talde lana, taldean egindako kirolaren abantailez arituko gara.