lunes, 31 de agosto de 2009

Kirola eta Musika

Gorputz hezkuntzak umearengan, gaztearengan duen garrantzia aztertzen gauden honetan, alor desberdinak jorratu ditugu, moralak, etikoak eta hausnarketarako balio duten bideoak jarri ditugu aipaturiko alor horien adibide gisa.
Gorputz hezkuntza zer den aztertu dugu, sexismoa, autoritatea, lehiakortasuna, umorea, talde lana... bere atzetik joan dira.
Goitik begiratutako perspektiba orokor batekin hasi eta gai konkretuagoetara jo dugu blog honen sarrera bakoitzean.
Bada atal hau, musikak eta kirolak duten lotura, duten magnetismoa, isladatzeko erabiliko dugu.
Psikomotrizitatea lantzeko lagungarri bikaina da musika.
Gurasoen zalantzarik handienak sortzen dituzten bi aukerekin egin dugu talka. Zer izango da hobeago nire umearentzako, musika lantzea, kirolen bat praktikatzea. Zer izango du gustoko?
Argi dago, umeek, gazteek, biak betetzeko kapaz direla.
Bide honetatik sartuta beraz, musika eta kirola, kirola eta musika, hezteko lagungarri direla argi utzita, haien artean dagoen lotura azaltzera abiatuko gara.


Musika, erritmoa markatzeko eta motibatzeko lagungarririk egokiena da. Aerobic, fitness, acuaerobica, aerobiking, spinning,... Hamaika kirol sortu dira azken urteetan, kirola eta musika elkarrekin doazenak.

Argi dago, edozein musika mota ezin dela aparteko diziplina batean erabili. Funtsezkoak diren beroketa lanak, entrenamendua eta relax momentuak erritmo desberdinak dituzte. Musikak, bihotz taupaden erritmoa eramaten duela esan genezake.

Kirola, mugimendua da, eta erritmoa soinuaren ordena denboran zehar bezala definitu dezakegu. Aerobic-eko eskola edo sesio baten arrakasta, aukeratutako musikaren araberakoa izango da. Irakasleak arreta askozaz handiagoa lortuko du, musika egituratzen duten elementuak ondo erabiltzen baditu, hau da, egin behar diren mugimenduak edo koreografia (kasu honetan) musikaren erritmora egokitzen badira. Soinua eta mugimendua baliokide edo osagarri izan daitezke eta ondorioz, gorputz mugimenduak erritmo egitura batean honako osagai argi baten laguntzaz osatzen da: musikaren abiadura, denbora.

Denbora pultsu musikalaren batazbesteko frekuentzia da, minutuko beat kopurua (BPM = minutuko kolpe kopurua), musikaren abiadura, alegia.
Zuzenean eragiten du entrenamenduaren intentsitatean, gainera mugimenduen abiaduran zuzenki eragiten du, ariketaren burutze egokian laguntzen duelarik.
Ideia moduan honako erritmoa eramaten da normalean entrenamendu edo aerobic sesio baten:

  • Beroketa: 130 -140 BPM artean.
  • Kardiobaskular fasea: 140-160 BPM artean.
  • Muskuluen egokitzapen fasea: 124 - 134 BPM artean.
  • Lasaitasunerako itzulera: Musika lasaia
Koreografía aipatu dugu lehenago. Bere laguntzaz entrenamendu aerobikoa egin daiteke. Bere inguruan aipamen txiki bat egitearren esan genezake mugimenduen sekuentzia konbinatu bat dela, musika erritmo jakin batekin, non bere helburua, lan aerobikoaren garapena intentsitate limite batzuen barruan sartzea den.

Esaten ari garen guztia borobildu nahian, musikaren eragina aktibitatean honakoengatik sortzen da:
  • Ariketaren burutzean eragin eta bultzatzen du, kontzentrazioa lagunduz.
  • Ikaste prozesua hobetzen du.
  • Etekina hobetu dezake.
  • Sentimenduak, adierazpenak eta sormena bideratzen ditu.
  • Kitzikapen edo lasaitasun funtzioak baliatzen ditu.
Adibide gisa eta aurreko ataletan egin ohi dugun moduan bideo bat aurkezten dizuegu; musika, mugimendua, gorputzaren ezagutza, erritmoak eta psikomotrizitateak bat egiten duten esparru txiki bat:






No hay comentarios: