Michael Jordan-ek bere‘ Mi Filosofía del Triunfo’ liburuan hauxe esaten du:
Txapelketak irabazten hasi ginenean (Lehiaketa, lehiakortasuna), hamabi jokalarien (taldea) arteko akordio bat izaten zen. Guztiok genekien zeintzuk ziren betebeharreko eginkizunak. Gure erantzunkizunak eta gaitasunak ezagutzen genituen. …
Eta prozesu honetan, taldekako kirol baten barnean, eta gorputz heziketa nagusi den giro batean berekoikeria desagertzeko prozesu batean sartu egiten gara (pertsona moduan egoki hazteko balore garrantzitsu bat).
Taldekako lanen, kirol taldeen, empresen azken finean, arazo printzipala izaten da. Beti nahi izaten dugu postu hobe bat. Beharrezkoa deritzogu zentzu horretan bakoitzak zertarako "balio" duen jakitea, onartzea eta bereganatzea. Guztiok ez gara talde baten buru izateko gai, guztiok ez daukagu indar berdina edo aldaketak momentu egokian egiteko egiten aztertzeko ahalmena.
Horregatik da hain erakargarria kirol talde baten mundua. Besteengandik ikasteko aukera sortzen, aginteak eman eta jaso egiten dira etengabe, zorionetik eta zorigaitzera (kirolean ari naiz noski) segundutan pasa gaitezke. Laguntasuna, besteekiko arreta, errespetua... Gorrotoa ere aipa genezake, izan ere, ez gara beti %100-ean gustora ibiliko guztiekin. Hika-mikak ere askotan sortzen dira, baina urteak aurrera doazen heinean, autokontrol ariketa hori hobetzen ikasten da.
Azken finean, giro osasuntsu baten murgilduta, bizitzarekiko ikuspuntuak jasotzen diharduko du gazteak konturatu gabe.
Diziplina. Beste hitz magiko bat. Erabakiak nahiz eta zuzenak edo okerrak izan, norbaitek hartu behar ditu beti. Eta onartzen jakin behar diren kontuak dira horiek. Hori esango nuke nik dela diziplina.
Argi dago giza faktoreak zailak direla nahasten. Helburu garbi baten falta, konpromezua, buruzagi oker bat...
No hay comentarios:
Publicar un comentario