viernes, 2 de enero de 2009

Zeri deitzen diogu Gorputz Hezkuntza?


Edozein arlo aurrera erama ahal izateko, lehenik eta behin bere definizioa ezinbestekoa da. Gimnasia hitza, askotan modu desegokian erabili dugun kontzeptua da. Kontzeptu hau gorputz hezkuntzaren ordez erabiltzen dugu zenbaitetan eta ondorioz, arlo hau irakasten dutenek behin eta berriz zuzendu eta azaldu izan digute.
Garai batean, heziketa fisikoa korronte higienistan oinarritua zegoelarik, eta gorputzaren zainketa eta osasunaren bilatzea jomuga zuten ariketa gimnastikoak soilik burutzen zirenean heziketa fisikoko saioetan, agian bere zentzua eduki lezake deitura horrek. Gaur egun, gizartearen eta baita heziketa fisikoaren garapenaren ondorioz, arlo honetan burutzen diren arloak anitzagoak dira eta ez dira ariketa gimnastikoetara mugatzen, jarraitzen dituen helburuak ere garatu egin baitira. Gimnasia kontzeptuaren erabilera, musikako hezkuntzarako txirula terminoa erabiltzea bezala litzateke. Horregatik gimnasia, gorputz- hezkuntza edo -heziketaren barnean dagoen eduki bezala izendatu beharko genuke.

DEFINIZIOA/HELBURUAK

Heziketa fisikoaren definizio anitz daude eta urteetan zehar aldatu eta eguneratu egiten dira, horregatik esn dezakegu, hezkuntza moralaren edo etikoaren kontzeptua bezain zabala dela. Eusko Jaurlaritzak 2007an Lehen Hezkuntzarako onartutako planteamendua hau litzateke:

"Eremu honetako hezkuntza-ekintzaren oinarrizko elementuak gorputza eta giza mugimena dira, eta mugimen-jarduerarekin eta gorputz-kulturako elementuak barneratzearekin lotutako ahalmenak garatzea du helburu nagusi. Hain zuzen, garapen horren funtsezko osagaia gorptz-hezkuntza da; hau da, irakasgai hori mugimen-jarreraren pedagogiatzat hartzen da, eta pertsona bakoitzaren garapena lortzen eta bizi-kalitatea hobetzen laguntzen du".

No hay comentarios: