martes, 1 de septiembre de 2009

Kirola zineman

Filmeetan ere blog honetan jorraturiko gai guztiak ikus daitezke isladatuta. Gainditze lehia, lehiakortasuna, talde lana, garaipenak, porrotak, laguntasuna eta abar luze bat.
Adibide gisa:

-Rocky (1976)
-Carros de fuego (1981)
-Karate Kid (1984)
-El mejor (1984)
-Titanes, hicieron historia (2000)
-Ali (2001)
-Me llaman Radio (2003)
-Million Dollar Baby (2004)
-Cinderella man (2005)
-El guerrero pacífico (2007)



Azpiko bideo labur honetan, Titanes filmaren eszena bat ikus dezakegu:

lunes, 31 de agosto de 2009

Kirola eta Musika

Gorputz hezkuntzak umearengan, gaztearengan duen garrantzia aztertzen gauden honetan, alor desberdinak jorratu ditugu, moralak, etikoak eta hausnarketarako balio duten bideoak jarri ditugu aipaturiko alor horien adibide gisa.
Gorputz hezkuntza zer den aztertu dugu, sexismoa, autoritatea, lehiakortasuna, umorea, talde lana... bere atzetik joan dira.
Goitik begiratutako perspektiba orokor batekin hasi eta gai konkretuagoetara jo dugu blog honen sarrera bakoitzean.
Bada atal hau, musikak eta kirolak duten lotura, duten magnetismoa, isladatzeko erabiliko dugu.
Psikomotrizitatea lantzeko lagungarri bikaina da musika.
Gurasoen zalantzarik handienak sortzen dituzten bi aukerekin egin dugu talka. Zer izango da hobeago nire umearentzako, musika lantzea, kirolen bat praktikatzea. Zer izango du gustoko?
Argi dago, umeek, gazteek, biak betetzeko kapaz direla.
Bide honetatik sartuta beraz, musika eta kirola, kirola eta musika, hezteko lagungarri direla argi utzita, haien artean dagoen lotura azaltzera abiatuko gara.


Musika, erritmoa markatzeko eta motibatzeko lagungarririk egokiena da. Aerobic, fitness, acuaerobica, aerobiking, spinning,... Hamaika kirol sortu dira azken urteetan, kirola eta musika elkarrekin doazenak.

Argi dago, edozein musika mota ezin dela aparteko diziplina batean erabili. Funtsezkoak diren beroketa lanak, entrenamendua eta relax momentuak erritmo desberdinak dituzte. Musikak, bihotz taupaden erritmoa eramaten duela esan genezake.

Kirola, mugimendua da, eta erritmoa soinuaren ordena denboran zehar bezala definitu dezakegu. Aerobic-eko eskola edo sesio baten arrakasta, aukeratutako musikaren araberakoa izango da. Irakasleak arreta askozaz handiagoa lortuko du, musika egituratzen duten elementuak ondo erabiltzen baditu, hau da, egin behar diren mugimenduak edo koreografia (kasu honetan) musikaren erritmora egokitzen badira. Soinua eta mugimendua baliokide edo osagarri izan daitezke eta ondorioz, gorputz mugimenduak erritmo egitura batean honako osagai argi baten laguntzaz osatzen da: musikaren abiadura, denbora.

Denbora pultsu musikalaren batazbesteko frekuentzia da, minutuko beat kopurua (BPM = minutuko kolpe kopurua), musikaren abiadura, alegia.
Zuzenean eragiten du entrenamenduaren intentsitatean, gainera mugimenduen abiaduran zuzenki eragiten du, ariketaren burutze egokian laguntzen duelarik.
Ideia moduan honako erritmoa eramaten da normalean entrenamendu edo aerobic sesio baten:

  • Beroketa: 130 -140 BPM artean.
  • Kardiobaskular fasea: 140-160 BPM artean.
  • Muskuluen egokitzapen fasea: 124 - 134 BPM artean.
  • Lasaitasunerako itzulera: Musika lasaia
Koreografía aipatu dugu lehenago. Bere laguntzaz entrenamendu aerobikoa egin daiteke. Bere inguruan aipamen txiki bat egitearren esan genezake mugimenduen sekuentzia konbinatu bat dela, musika erritmo jakin batekin, non bere helburua, lan aerobikoaren garapena intentsitate limite batzuen barruan sartzea den.

Esaten ari garen guztia borobildu nahian, musikaren eragina aktibitatean honakoengatik sortzen da:
  • Ariketaren burutzean eragin eta bultzatzen du, kontzentrazioa lagunduz.
  • Ikaste prozesua hobetzen du.
  • Etekina hobetu dezake.
  • Sentimenduak, adierazpenak eta sormena bideratzen ditu.
  • Kitzikapen edo lasaitasun funtzioak baliatzen ditu.
Adibide gisa eta aurreko ataletan egin ohi dugun moduan bideo bat aurkezten dizuegu; musika, mugimendua, gorputzaren ezagutza, erritmoak eta psikomotrizitateak bat egiten duten esparru txiki bat:






miércoles, 26 de agosto de 2009

Taldeka jokaturiko kirolak

Gorputz Hezkuntzaren garrantzia da blog honen izena eta horren ildotik gorputz hezkuntzarekin, kirolarekin, bizitzarako guztiz beharrezkoak eta garrantzitsuak diren balore asko ikasten eta lantzen direla erakutsi nahi dugu atal honetan. Batez ere pertsona baten hezkuntzan ikasteko iturri oso baliogarri baten laguntzaz, Taldekako kirolak.

Michael Jordan-ek bere‘ Mi Filosofía del Triunfo’ liburuan hauxe esaten du:

Txapelketak irabazten hasi ginenean (Lehiaketa, lehiakortasuna), hamabi jokalarien (taldea) arteko akordio bat izaten zen. Guztiok genekien zeintzuk ziren betebeharreko eginkizunak. Gure erantzunkizunak eta gaitasunak ezagutzen genituen. …

Eta prozesu honetan, taldekako kirol baten barnean, eta gorputz heziketa nagusi den giro batean berekoikeria desagertzeko prozesu batean sartu egiten gara (pertsona moduan egoki hazteko balore garrantzitsu bat).

Taldekako lanen, kirol taldeen, empresen azken finean, arazo printzipala izaten da. Beti nahi izaten dugu postu hobe bat. Beharrezkoa deritzogu zentzu horretan bakoitzak zertarako "balio" duen jakitea, onartzea eta bereganatzea. Guztiok ez gara talde baten buru izateko gai, guztiok ez daukagu indar berdina edo aldaketak momentu egokian egiteko egiten aztertzeko ahalmena.

Horregatik da hain erakargarria kirol talde baten mundua. Besteengandik ikasteko aukera sortzen, aginteak eman eta jaso egiten dira etengabe, zorionetik eta zorigaitzera (kirolean ari naiz noski) segundutan pasa gaitezke. Laguntasuna, besteekiko arreta, errespetua... Gorrotoa ere aipa genezake, izan ere, ez gara beti %100-ean gustora ibiliko guztiekin. Hika-mikak ere askotan sortzen dira, baina urteak aurrera doazen heinean, autokontrol ariketa hori hobetzen ikasten da.

Azken finean, giro osasuntsu baten murgilduta, bizitzarekiko ikuspuntuak jasotzen diharduko du gazteak konturatu gabe.

Diziplina. Beste hitz magiko bat. Erabakiak nahiz eta zuzenak edo okerrak izan, norbaitek hartu behar ditu beti. Eta onartzen jakin behar diren kontuak dira horiek. Hori esango nuke nik dela diziplina.

Argi dago giza faktoreak zailak direla nahasten. Helburu garbi baten falta, konpromezua, buruzagi oker bat...

martes, 25 de agosto de 2009

KIROLA eta UMOREA

Zaila izaten da lotura hau. Txikitatik irakasten da irabazten, irabazten eta...irabazten. Salbuespenak salbuespen noski. Baina kirol mundua, heziketa fisikoa azken finean, umorez hartzen ikastea oso garrantzitsua dela deritzogu. Hona hemen kirolarekin zerikusia duten umore sketch barregarri batzuk.




Atal honek, aurrekoan lehiakortasunaz hitzegiten zuen atalarekiko kontraste bat sortzea du helburu. Biak loturik joan daitezkela argi dago baina askotan ez da hala izaten. Oreka da ardatzik egokiena zalantzarik gabe eta mugak non dauden argi ikusten erakusten bazaio umeari, gazteari...gaitzerdi.

Bi bideoak, bakarkako kirolak dira, non lehia hori, umore hori, "arerio"-rekin izaten da. Aurrerago, hurrengo atalean hain zuzen, talde lana, taldean egindako kirolaren abantailez arituko gara.

martes, 13 de enero de 2009

Aita Heroia

Bideo hau ikustea gomendatzen dut. Tristea eta aldi berean polita da. Aita batek bere semearengatik egiten duena txalotzekoa da benetan eta gazteen heziketarako ez legoke txarto horrelako baloreak erakustea eta irakastea. Irudi hauek, maitasuna eta esperantza ahalegin osoz azaltzen dituzte.

domingo, 4 de enero de 2009

Gazteen ezagutza

Gorputz Hezkuntzako edo kirol tratamenduko programa baten eraketak zenbait faktore aintzat hartzea eskatzen du, besteak beste:
- Lortu nahi diren helburuak
- Programa aplikatzeko denbora
- Programaren banaketa
- Erabiliko diren ariketak
- Material eta instalazio egokiak
- Motibazioa
- Ebaluaketa
Baina programa edozein delarik, haiengandik (ikasleengandik) eta haientzako izan behar du: hau da, haien interesak eta garapen biologikoak kontuan hartuz.

Gaztea transformazio askotara murgilduta dagoen indibiduoa da eta irakasleek benetako heziketa lana egin dezaten ezinbestekoa dute haien aldaketak ezagutzea. Ikasleen jakintza gabe ezin da ez Heziketa Fisikoa ez eta orokorrean heziketa landu.
Gazte baten garapena transformazioen prozesu zail bat da, erritmo desberdinak izaten ditu, bai hazkuntzan bai pisuan. Krisi garai horretan garrantzitsua da kontu handia jarztea ariketetan, haien garapena ez manipulatzeko, izan ere nahiko gorabeheratsua baitago. Pausa edo aldaketarik somatzen ez diren garaiak erabilgarriak izan daitezke Heziketa Fisikoaren helburu hedatuagoak lortzeko, betiere arreta handai jarriz.

Lehiakortasuna eta garaipenaren ideologia



Gure eguneroko erronka da lehiatzea, baina denetarako muga bat dago. Kirolean lehiakortasuna ezinbestekoa da eta oso garrantzitsua da nola egiten den ikastea. Batzuetan bai irakasle bai entrenatzaileek irabaztean jartzen dute indar guztia eta ez dira konturatzen hau behin gazteei transmitituta, zaila dela gero porrota onartzea. Zenbaitetan, nahiago izaten dute ez parte hartzea, lehiaketan galtzaile irtengo direnaren beldurrarekin. Alde honetatik, oso negatiboa da bai ikasleentzat bai eta hezitzaileentzat ere aurrera egiteko orduan. Honetarako, garrantzitsua da lehiaketa hitza bera enfasi gutxiagorekin baloratzea.

Honekin esan nahi dudana, ez da pentsatzea lehiakortasuna guztiz txarra denik, baizik eta oso garrantzitsua dela nola gidatzen den. Irakasleak sentibera izaten ikasi behar du efektu negatiboen aurrean eta haur guztien benetako esperientzia zein den jakiteko esfortzua egin behar du. Hori egin ezean, ekintza lehiakorrek konfiantza zulatzen duen eta garaipenaren ideologia gehiago indartzen duen hezkuntza desegoki baten zati izango da, non irabaztea gauzarik garrantzitsuena dela esango digun eta ez egiteak porrotera iristea dela pentsaraziko digun.

Autoritatea (psikologia apur bat)


Urte hauetan zehar ikasitakoa kontuan hartuz , orain aipatuko dudana hainbatek entzun eta landu duten kontua da. Irakasle askorentzat gorputz hezkuntzaren irakaskuntza antolaketa, arazo beterik dago, eta lana errazago egiteko, irakasleak kontrola eramatea ezinbestekoa dirudi.
Horregatik, autoritatea eta dependentzia ere aipatzekoak dira. Irakaslearen autoritatea ez da autoritarismoaren sinonimoa. Izan ere, irakaslearen eta klasearen artean, harreman bat sor daiteke non, eguneroko interakzioak klaseko kontrola gutxiago arautua duen.
Ezinbestekoa da ikasleak autoritate minimo bat izatea. Gauzak bere kabuz egiteko gai izan behar dira eta irakasleak dependentzia handia eskaintzen badie ez dira beren kabuz edozer egiteko gai izango.
Hau etxeko egoerekin lotuko nuke. Familia askok hoberena nahi izaten dute haien seme-alabentzako eta babesarekin eta dena eskaintzearekin hasten dira. Arazoa mugak non dauden ez dakitela da eta azkenean hezkuntza desegoki bat izatera heltzen da.
Kontzientzia gutxi dago, haurrei askatasun gehiago uztean, erabakiak hartzeko orduan independenteagoak izan daitezen.

Agian gorputz hezkuntzarekin eta kirolarekin orokorrean zerikusirik ez duela emango du baina hau, hezkuntzako arlo guztietan gertatzen da, beraz umeak ibiltzen ikasteko garrantzitsua izango da jaustea eta min hartzea, gero korrika egiten hasteko...

sábado, 3 de enero de 2009

Bideo polita

Sexismoa eta Heziketa Fisikoa

Sexismoari dagokionez, beti mahai gainean egon den gai nagusietako bat da. hezkuntza arazo bat dela esan genezake eta gizarte honetan oraindik (zoritxarrez), asko ematen da hainbat eskolatan.
Telebistara joz, ez dago zalantzarik futbola edo motorren lasterketak mutilek jolasten duten kirola dela "pentsatzea". Hortik aurrera gure ingurura begiratzea besterik ez dugu, eta hezkuntzaz ari garela, gorputz hezkuntzako klaseetan argitu ditzakegu zalantza horiek. Nahiz eta konturatu gabe egin, zeharka ez dira aukera berdinak neska zein mutilari ematen. Adibidez, zergatik dira garrantzitsuak indarraren arteko desberdintasunak eta ez malgutasunari dagozkienak? Hau da, orokorrean gizonak indar handiagoa duelako eta emakumeak malgutasun gehiago izaten baitu.
Gizartean dagoen "dualismoak" sortzen du edo areagotzen du sexu bereizketa hori. Emakumearen mundua, emozioekin, familiarekin, etxearekin lotzen dira eta gizonarena ordea kalearekin, lanarekin eta politikarekin besteak beste. Baina hau betiko kontua dela ez dago errepikatzerik, eta arazoa egitura hau aldatuz konpontzeko modu bat izan daiteke. Gutxinaka hobekuntzak ikusten joan dira eta egun, geroz eta emakume gehiago ikus ditzakegu kirola jorratzen izan ere, lanbide gisa hartuko balute ez lirateke hilabete amaierara helduko!
Eskola garaian futbolean aritzen ginenean, mutila zen gehienetan gidaria, eta ia beti beste mutil bati pasatzen zitzaion baloia. Dena den, ez dago ukatzerik emakumeok askotan egoeraz aprobetxatu eta dena ilun ikusten dugularik, "gizonen" kirola den hori gogo gabe hartzen dugula, horregatik gizartearen kontua dela esaten dugu.
Beste adibide bezala gorputza itxurarekin loturik dagoela aitortu beharra dago. Emakumearen gorputza, merkaturako kontsumo artikulu bezala hartzeak, ideologia patriarkalaren ezaugarri bezala azaldu genezake. Guzti honetarako gorputz hezkuntzan sexismoa ukatzen saiatu beharko da eta berdintasuna bultzatuko duten ekintzak burutzen lortu eta kontrolatu, Hau pausu handi bat izan daiteke irakaskuntzarako eta gaur egun lortzen saiatzen ari gara.

viernes, 2 de enero de 2009

Zeri deitzen diogu Gorputz Hezkuntza?


Edozein arlo aurrera erama ahal izateko, lehenik eta behin bere definizioa ezinbestekoa da. Gimnasia hitza, askotan modu desegokian erabili dugun kontzeptua da. Kontzeptu hau gorputz hezkuntzaren ordez erabiltzen dugu zenbaitetan eta ondorioz, arlo hau irakasten dutenek behin eta berriz zuzendu eta azaldu izan digute.
Garai batean, heziketa fisikoa korronte higienistan oinarritua zegoelarik, eta gorputzaren zainketa eta osasunaren bilatzea jomuga zuten ariketa gimnastikoak soilik burutzen zirenean heziketa fisikoko saioetan, agian bere zentzua eduki lezake deitura horrek. Gaur egun, gizartearen eta baita heziketa fisikoaren garapenaren ondorioz, arlo honetan burutzen diren arloak anitzagoak dira eta ez dira ariketa gimnastikoetara mugatzen, jarraitzen dituen helburuak ere garatu egin baitira. Gimnasia kontzeptuaren erabilera, musikako hezkuntzarako txirula terminoa erabiltzea bezala litzateke. Horregatik gimnasia, gorputz- hezkuntza edo -heziketaren barnean dagoen eduki bezala izendatu beharko genuke.

DEFINIZIOA/HELBURUAK

Heziketa fisikoaren definizio anitz daude eta urteetan zehar aldatu eta eguneratu egiten dira, horregatik esn dezakegu, hezkuntza moralaren edo etikoaren kontzeptua bezain zabala dela. Eusko Jaurlaritzak 2007an Lehen Hezkuntzarako onartutako planteamendua hau litzateke:

"Eremu honetako hezkuntza-ekintzaren oinarrizko elementuak gorputza eta giza mugimena dira, eta mugimen-jarduerarekin eta gorputz-kulturako elementuak barneratzearekin lotutako ahalmenak garatzea du helburu nagusi. Hain zuzen, garapen horren funtsezko osagaia gorptz-hezkuntza da; hau da, irakasgai hori mugimen-jarreraren pedagogiatzat hartzen da, eta pertsona bakoitzaren garapena lortzen eta bizi-kalitatea hobetzen laguntzen du".

Sarrera

Hezkuntzari lotuta hainbat arlo, guztiak ez esatearren, dira garrantzitsuak haurren garapenerako. Nik gaurkoan gorputz hezkuntza hartu nahi izan dut kontuan izan ere, kirola gure eguneroko bizitzan presente egon behar duen gaia dela uste dut. Eta ez da bakarrik osasun kontua aipatu behar, nahiz eta puntu oso garrantzitsua izan; horrez gain, harremanetarako, lehiatzen ikasteko, psikomotrizitatea lantzeko, etab..., beharrezkoa dugu. Azken finean hezitzeko modu dinamiko bat da.